Non, galduko naiz gaur?
Sakonerarik ez duten basoen artean?
Haizeak ez du erantzunik,
suzko loreek bakarrik utzi naute eta...
Distantziak, aurpegira parre egiten dit,
kilometroei arrazoia emanez...
izen, distortsionatu hauek,
enbatarekin batera, galdu egin dira...
Noiztik, ahaztu zaigu nola amesten den?
Nolatan, bortxatu genuen sormena?
Jada, ez da gelditzen ezer....
zinetenaren testigu...
Non, galduko zara gaur?
itogarriak diren, aitzaki putzuetan?
Haizeak, meatxua bota dizu,
mugitzen hasteko, aurpegiratuz...
Suzko loreak errauts dira,
eta distantzia, soilik pausu bat,
ez dago kaskezur gehiago,
zoramenarekin betetzeko...
Noiztik, ahaztu zaigu nola amesten den?
Nolatan, bortxatu genuen sormena?
Jada, ez da gelditzen ezer...
zinetenaren testigu...
The UK upstarts' debut veers from sunny, psychedelic folk to bristling post-punk with reckless abandon without ever missing a beat. Bandcamp New & Notable Apr 18, 2024