Esaldi zakarrak, belarri leunentzako
hitz pozoinduak, kontzientzietarako
arima salduak edozer jakiteko,
bizi propio bat edukitzea modan ez dago
izena ere ahaztu duzu, ziur nago...
piztu telebista, ta har zazu lo...
Jakingo bazenute,
zenbat gauza galtzen dituzten...
bizi oso bat,
kutxa baten...
besteen bizipenak
arnasten...
Grapatu eskuak poltsikoetara,
finkatu begiak, baldosetan...
ez eman hegalik,
zure ametsei...
hilda daude eta ez dute dirurik...
Jakingo bazenute,
zenbat gauza galtzen dituzten...
bizi oso bat,
kutxa baten...
besteen bizipenak
arnasten...
Jakingo bazenute,
zenbat gauza galtzen dituzuen...
bizi oso bat,
kutxa baten...
besteen bizipenak
arnasten...
The UK upstarts' debut veers from sunny, psychedelic folk to bristling post-punk with reckless abandon without ever missing a beat. Bandcamp New & Notable Apr 18, 2024