1. |
Ereserki Odoltsuak
01:52
|
|||
Iruzurren zirku oso bat, ezpain politenetan...
ereserki odoltsuenak, gorpuen poltsetan...
agerian dituzu, antzematen zaizkizu, orbain irekiak...
gudu luzeegiak agian?
kolpeak jasotzeko jaioa...
gorrotoa murtxikatzen hasperen bakoitzean...
banuen esperantzarik...
gauzak aldatzeko....
baina ez dakit nik...
beranduegi ez ote den horretarako...
|
||||
2. |
Begi Ertzean
04:42
|
|||
Begi ertzean izan duzu beti,
Zure zelatan, lotan normalean.
Erre egiten du,
Esnatzen denean...
Bizi osoa arrastaka,
zirrikituetatik arnastera
Derrigortzen zaituena, pistolapean...
Badira pare bat ahalegin,
Putzu hortatik ateratzeko...
Baina ispiluak, zama oroitarazi dizu.
Erre egiten du, Esnatzen denean.
|
||||
3. |
Otso
01:22
|
|||
Hortzak zorroztuak, Badaezpada ere...
ez dezaten nirea ukitu, sinismen zikiñen truke...
Eskuak garbitu ditut baina,
Ez zait juten zikinkeri hau...
“hedatzen doaz” korbatadunek diote.
Ni ez naiz baina...
Nire ondoan nahiago ez...
Harresiak askatzaile direnean.
Ni ez naiz baina...
Itsukeria ote definitzen nauena?
Ni ez naiz baina...
|
||||
4. |
Atrabilis
02:50
|
|||
Zimurren esklabu, nora zoaz pena gabe?
Oinatzak arrastaka, eta minutuen menpe?
Leku gustukuena, bere eskuak ziren eta,
Orain area duzu, hatz tartetan dantzatzen.
Beti egongo zara hor, Erlojuari segika.
Beti egongo zara hor, Erraien antipodetan.
Aurpegi beltz horrek, Gehiago zahartu zaitu,
Izan zinenarenItzalaren atzetik korrika.
Eta non sinatu zenuen, Ez izateko inoiz?
|
||||
5. |
Gauekoak
02:28
|
|||
Gauean ezkutatzen gara, Munstrotik zitalenak, Kalte garestienak,
Bihotz handienak...
Erritmo ilunenek, Esnatzen dituztenak, gauekoak.
Ilunpetan akordeek, Badute zer esan.
Ordu txikietan, Komunetako paretetan.
Gauean ezkutatzen gara, Munstrorik zitalenak,
Pare bat abesti onen truke, Arima saltzen dutenak, Betiko artaziei koskatzen Ibiltzen direnak,gauekoak.
Ilunpetan akordeek, Badute zer esan,
Ordu txikietan, Komunetako paretetan.
|
||||
6. |
Noria
03:34
|
|||
Aspertu egin nau,
Eta hau ezin da saldu,
Eta hori da garrantzitsuena,
Nahiz eta bularrak entzun,
Momentuak esaten duena,
Zirku honetan,
Estetikak agintzen du.
Baina aske dena bota dezala lehen harria. Baina aske dena...
Aukeratu mozorro bat,
inpakturik ez jasateko,
Bertuteen galerian,
“Sold out”-ak agintzen du,
Eta zein guaiak garen,
ingelera erabiltzen, Zein cool-ak garen, filtroekin dantzatzen.
Baina aske dena, bota dezala lehen harria. Baina aske dena...
|
||||
7. |
Sokarik Lodienak
02:14
|
|||
Lurretik gertu bizitzeari, Ohituta gaudenoi:
Beldurrik ez porlanari, Asfalto usainari,
Kolpe marka guztiak, bizitakoak...
Zure kanturik kuttunenak,
sokarik lodienak.
Behin esan zenidan:
Ez zaitez galdu kantuetan.
Poema horiek mingarriak zirela benetan.
Eta orain hemen gabiltz,
Salto egin edo su eman.
|
||||
8. |
Irudikatu
03:04
|
|||
Irudikatu lur eremu bat,
Non gazteak poxpoloak diren,
Non gomazko pilotak,
Bakarrik dantzatzen duten...
Imaginatu,
lur eremu bat,
Non tximeleta efektuak ere
Politika diren.
Imaginatu gazteri bat
non jazarpenak,
Eguneroko ogi diren,
Eta terrorismo hitza Troiako zaldi zuri bat den.
Irudikatu suak zer dakarren,
Kerik gabe.
Jarri mahai gainean,
marraztearren,
Nola erortzen diren.
behatu,
Txikiak zer galtzen duen,
Handien gabeziengatik,
hausnartu,
Zer egin dezakezun zuk,
Zure eserlekutik.
|
||||
9. |
Zoriona
03:01
|
|||
Bizilagunak ez du gaur,
Lagunik ekarri eta
Sareek diote, bikin dabillela.
Lankide honek etzituen
gaur dituen ileak,
tatuai hori eta aurpegiko irribarrea.
Zein gorrotogarriak diren astero astehelenak,
zein kopetilun nabilen eta a ze egun goibela...
Zoriontsuago izango banintz...
Besteen bizietan sartuta agian...
Zoriontsuago, horren aurpegiarekin...
Haren ilusioekin, beraien look-arekin...
Zein astunak diren, entzuten dituzuen akordeak...
dituzuen influentziak eta ideologia...
|
||||
10. |
Badirudi
04:29
|
|||
Badirudi mundua bukatzear dela,
Hondamendi psikotiko bat.
Negar egiteko tokirik ez,
Bihotz errea duenarentzat,
Komunean idatzitako mezuak,
Ezagutu ez diren bi aldeak.
Ezkutiz luze horiek,
Ez ziren zuretzat...
Eta txikitasun hontatik,
Odola Dario boligrafoari.
Eta handitasun hortatik,
Ez ote zarete aspertu oraindik?
Badirudi mundua bukatzear dela,
Hondamendi psikotiko bat.
Barrenak hustutzeko tokirik ez,
Sorkuntza bide bakarra denean.
Plastikozko ideiek haize gehiegi,
Gutxi batzuen esku sakratuetan,
Lizuntasunaren alde desberdinak,
Frekuentzien addar zarenean.
Eta txikitasun hontatik,
Odola Dario boligrafoari.
Eta handitasun hortatik,
Ez zarete aspertu oraindik?
|
Hartz PV, Spain
Rock alternatiboa jotzen duen hirukotea.
Altrock power trio from Gipuzkoa.
Streaming and Download help
If you like Hartz, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp