We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Gaueko

by Hartz

supported by
Marta Arroyo
Marta Arroyo thumbnail
Marta Arroyo De momento, mi favorita!!! Favorite track: Badirudi.
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR

     

1.
Iruzurren zirku oso bat, ezpain politenetan... ereserki odoltsuenak, gorpuen poltsetan... agerian dituzu, antzematen zaizkizu, orbain irekiak... gudu luzeegiak agian? kolpeak jasotzeko jaioa... gorrotoa murtxikatzen hasperen bakoitzean... banuen esperantzarik... gauzak aldatzeko.... baina ez dakit nik... beranduegi ez ote den horretarako...
2.
Begi Ertzean 04:42
Begi ertzean izan duzu beti, Zure zelatan, lotan normalean. Erre egiten du, Esnatzen denean... Bizi osoa arrastaka, zirrikituetatik arnastera Derrigortzen zaituena, pistolapean... Badira pare bat ahalegin, Putzu hortatik ateratzeko... Baina ispiluak, zama oroitarazi dizu. Erre egiten du, Esnatzen denean.
3.
Otso 01:22
Hortzak zorroztuak, Badaezpada ere... ez dezaten nirea ukitu, sinismen zikiñen truke... Eskuak garbitu ditut baina, Ez zait juten zikinkeri hau... “hedatzen doaz” korbatadunek diote. Ni ez naiz baina... Nire ondoan nahiago ez... Harresiak askatzaile direnean. Ni ez naiz baina... Itsukeria ote definitzen nauena? Ni ez naiz baina...
4.
Atrabilis 02:50
Zimurren esklabu, nora zoaz pena gabe? Oinatzak arrastaka, eta minutuen menpe? Leku gustukuena, bere eskuak ziren eta, Orain area duzu, hatz tartetan dantzatzen. Beti egongo zara hor, Erlojuari segika. Beti egongo zara hor, Erraien antipodetan. Aurpegi beltz horrek, Gehiago zahartu zaitu, Izan zinenarenItzalaren atzetik korrika. Eta non sinatu zenuen, Ez izateko inoiz?
5.
Gauekoak 02:28
Gauean ezkutatzen gara, Munstrotik zitalenak, Kalte garestienak, Bihotz handienak... Erritmo ilunenek, Esnatzen dituztenak, gauekoak. Ilunpetan akordeek, Badute zer esan. Ordu txikietan, Komunetako paretetan. Gauean ezkutatzen gara, Munstrorik zitalenak, Pare bat abesti onen truke, Arima saltzen dutenak, Betiko artaziei koskatzen Ibiltzen direnak,gauekoak. Ilunpetan akordeek, Badute zer esan, Ordu txikietan, Komunetako paretetan.
6.
Noria 03:34
Aspertu egin nau, Eta hau ezin da saldu, Eta hori da garrantzitsuena, Nahiz eta bularrak entzun, Momentuak esaten duena, Zirku honetan, Estetikak agintzen du. Baina aske dena bota dezala lehen harria. Baina aske dena... Aukeratu mozorro bat, inpakturik ez jasateko, Bertuteen galerian, “Sold out”-ak agintzen du, Eta zein guaiak garen, ingelera erabiltzen, Zein cool-ak garen, filtroekin dantzatzen. Baina aske dena, bota dezala lehen harria. Baina aske dena...
7.
Lurretik gertu bizitzeari, Ohituta gaudenoi: Beldurrik ez porlanari, Asfalto usainari, Kolpe marka guztiak, bizitakoak... Zure kanturik kuttunenak, sokarik lodienak. Behin esan zenidan: Ez zaitez galdu kantuetan. Poema horiek mingarriak zirela benetan. Eta orain hemen gabiltz, Salto egin edo su eman.
8.
Irudikatu 03:04
Irudikatu lur eremu bat, Non gazteak poxpoloak diren, Non gomazko pilotak, Bakarrik dantzatzen duten... Imaginatu, lur eremu bat, Non tximeleta efektuak ere Politika diren. Imaginatu gazteri bat non jazarpenak, Eguneroko ogi diren, Eta terrorismo hitza Troiako zaldi zuri bat den. Irudikatu suak zer dakarren, Kerik gabe. Jarri mahai gainean, marraztearren, Nola erortzen diren. behatu, Txikiak zer galtzen duen, Handien gabeziengatik, hausnartu, Zer egin dezakezun zuk, Zure eserlekutik.
9.
Zoriona 03:01
Bizilagunak ez du gaur, Lagunik ekarri eta Sareek diote, bikin dabillela. Lankide honek etzituen gaur dituen ileak, tatuai hori eta aurpegiko irribarrea. Zein gorrotogarriak diren astero astehelenak, zein kopetilun nabilen eta a ze egun goibela... Zoriontsuago izango banintz... Besteen bizietan sartuta agian... Zoriontsuago, horren aurpegiarekin... Haren ilusioekin, beraien look-arekin... Zein astunak diren, entzuten dituzuen akordeak... dituzuen influentziak eta ideologia...
10.
Badirudi 04:29
Badirudi mundua bukatzear dela, Hondamendi psikotiko bat. Negar egiteko tokirik ez, Bihotz errea duenarentzat, Komunean idatzitako mezuak, Ezagutu ez diren bi aldeak. Ezkutiz luze horiek, Ez ziren zuretzat... Eta txikitasun hontatik, Odola Dario boligrafoari. Eta handitasun hortatik, Ez ote zarete aspertu oraindik? Badirudi mundua bukatzear dela, Hondamendi psikotiko bat. Barrenak hustutzeko tokirik ez, Sorkuntza bide bakarra denean. Plastikozko ideiek haize gehiegi, Gutxi batzuen esku sakratuetan, Lizuntasunaren alde desberdinak, Frekuentzien addar zarenean. Eta txikitasun hontatik, Odola Dario boligrafoari. Eta handitasun hortatik, Ez zarete aspertu oraindik?

about

Hartz taldeak, 2018 bukaera eta 2019 hasieran konposatutako diskoa:

Beñat Rodriguez –– Hitzak, ahotsa eta gitarra.
Jon Barkin –– Baxua.
Jorge Fernandez –– Bateria.

Gaueko, Hartz taldearen bigarren lan luzea da, formazio aldaketa baten ondoren, kanta berriak sortzeko nahiaren argazki gordin bat.

Disko honetan, gai sozial eta barnerakoiak dituzten hitzak, rock erritmoekin nahasten dira, entzuleari hausnarketarako beta eskainiz.

BADIRUDI MUNDUA BUKATZEAR DELA.

credits

released September 28, 2019

Disko hau, Mungiako Abadetxe Sorlekuan grabatu, nahastu eta erditu da 2019ko maiatzean, Xabi Agirreren gidaritzapean. Masteringa, Zaragozako Vacuum Mastering-en egin da. Diskaren diseinua, Olrait Studio-ren eskutik.

license

all rights reserved

tags

about

Hartz PV, Spain

Rock alternatiboa jotzen duen hirukotea.

Altrock power trio from Gipuzkoa.

contact / help

Contact Hartz

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Hartz, you may also like: